CCN-CERT, Soluciones de Ciber Seguridad

CCN-CERT

CCN-CERT Zentro Kriptologiko Nazionalaren Informazioaren Segurtasuneko Gertakariei Erantzuteko Gaitasuna da. Zerbitzu hori 2006an sortu zen CERT Espainiako Gobernu Nazional gisa, eta haren funtzioak Inteligentzia Zentro Nazionala arautzen duen 11/2002 Legean, CCN arautzen duen 421/2004 Errege Dekretuan eta Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuan jasotzen dira.

Bere xedea, beraz, Espainiako zibersegurtasuna hobetzen laguntzea da, alerta eta erantzun gunea baita lankidetzan aritzeko eta laguntzeko zibereraso eta mehatxuen aurrean erantzun azkar eta eraginkortasunak emateko, bertan dauden gertakarien aurrean erantzuteko gaitasun edo zibersegurtasuneko eragiketen gune desberdinen maila publikoko koordinazioa barne.

Horren guztiaren xedea ziberespazio seguruago eta fidagarriagoa lortzea da, sailkatutako informazioa (11/2002 legeko 4.F artikuluan jasotzen denari jarraiki) eta informazio sentikorra zainduz, hori lortzeko Espainiako Ondare Teknologikoa babestu, langile adituak trebatu, segurtasuneko politika eta prozedurak ezarri eta horretarako egokienak diren teknologiak garatu eta ezartzen direlarik.

Araudi horri jarraiki eta Sektore Publikoko Lege Araubideko 40/2015 Legearen arabera, edozein erakunde edo empresa publikoan eragina duten ziber gertakariak kudeatzea CCN-CERT delakoaren ardura da. Sektore Publikoko eragile kritikoen kasuan, ziber gertakarien kudeaketa CCN-CERT-ek egingo du CNPIC delakoarekin koordinatuta.