CCNren funtzioak

Espainiako gizarteak inteligentzia zerbitzu eraginkor, espezializatu eta modernoak eskatzen ditu, nazioko eta nazioarteko egungo eszenatokien erronka berriei aurre egiteko gai izango direnak. Egoera berri honen elementurik esanguratsuenen artean informazioaren teknologiak lortutako garapena, hainbat euskarritan hedatzeko erraztasuna eta malgutasuna, teknologia horren erabilera hedatua, ia unibertsala, eta tresnak eta sare ezberdinen irisgarritasuna globala aipa ditzakegu. Ezaugarri horiek guztiak informazioaren trukaketa malgua eta arina errazten dute gizarte modernoetan

Eraginkortasuna, ekonomia eta administrazio koherentzia arloko arrazoiek gomendatzen dute neurriak ezartzeko beharrezko material sofistikatua eskuratzea arautzeko eta koordinatzeko, bere ahalmena eta bateragarritasuna homologatzeko, bai eta erabilera prozedura eta arlo horretan espezialista den Administrazioko kideen prestakuntza teknikoa ere. Halaber, informazio sailkatuaren babesari buruzko araudia garatu eta etengabe eguneratu behar da, berritu eta betetzen dela bermatu behar da, informazio hori baimenik ez duen persona, talde eta estatuek eskuratzea saihestearren.

Zentro Kriptologiko Nazionala agentziak behar horiei erantzuteko ardura du, martxoaren 12ko 421/2004 Errege Dekretuan jasota daudenak, eta ondoko funtzio hauek esleitzen zaizkio:

  1. Araudia. Arauak, argibideak, jarraibideak eta gomendioak garatzea eta zabaltzea IKT-sistemen segurtasuna bermatzeko (CCN-STIC gidak)
  2. Prestakuntza. Sektore Publikoko segurtasun arloan espezializatutako langileak trebatzea.
  3. Jarraipena. Ziurtagiriak eskumena duen esparruan sailkatutako informazioa babesteari buruzko araudia betearaztea.
  4. Garapena. Segurtasun teknologien sustapena, garapena, kontratazioa eskuratzea eta martxan jartzea eta erabilera koordinatzea.
  5. Ebaluazioa. Enkriptatze-produktuen eta sistemen gaitasuna baloratzea eta egiaztatzea informazio segurua kudeatzeko.
  6. Ziurtagiria. Segurtasunaren Ebaluazio eta Ziurtagiriaren Erregimen Nazionalaren Ziurtagiriaren Organoa osatzea, bere eremuan produktu eta sistema aplikagarriei dagokienez.
  7. Zibersegurtasuna. Espainiako zibersegurtasuna hobetzen laguntzea, CCN-CERT bidez, estragekikoki interesgarriak diren Sektore Publikoko empresa eta erakundeek jasotako mehatxuei aktiboki aurre eginez, Azpiegitura Erabakigarriak Babesteko Zentro Nazionalarekin koordinatuta (CNPIC), bai eta sailkatutako informazioa prozesatzen duen edozein TIC sitemarekin ere
  8. Harremanak. Beharrezko harremanak ezartzea eta beste herrialde batzuetan antzeko erakundeekin hitzarmenak sinatzea, aipatutako funtzioak garatzeko.