Prestakuntza

Teknologia berrien garapena, bereziki informazioari eta komunikazioari lotuta daudenak, eta interneten erabilera hedatuak, eszenatoki berria garatzeari bidea eman diete: ziberespazioa, alegia, eta ezinbestekoa da ziberespazioa babestea mehatxu eta erasoen aurrean.

Ziberespazio segurua lortzeko, arriskuak tarte onargarri bateraino arindu ahal izateko, ezinbestekoa da gizartea konturaraztea eta sentsibilizatzea; izan ere, etengabeko prestakuntzari esker, zibersegurtasuneko gertakariak modu prebentiboan eta egokian landu ahal izango baitira.

Sektore publikoan profil profesional adituak sustatu eta garatzeko beharra kontuan hartuta, Zentro Kriptologiko Nazionalak (CCN) prestakuntza programa zabala eskaintzen du, erreferentziazko komunitateak planteatutako beharretara egokituta. Prestakuntza Plan hau, diseinu kurrikularra eta malgua duenez, teknologien garapenarekin batera aldatuz joan da eta, horrela ziberespazioek aurkezten duten eszenatoki berrietara egokitu ahal izan da.

Zentro Kriptologiko Nazionalaren prestakuntza eskaintza XXI. mendeko erronkei erantzun eraginkorra emateko helburuarekin garatu da. Erantzun hori globala izan behar dela kontuan hartuta, CCNk langileen trebakuntzan zibersegurtasunaren alorrean duen ezagutza eta esperientzia eskaintzen ditu sektore publikoari, sektore pribatuari eta baita beste estatu batzuei ere.

Horrez gain, trebakuntza gainditzeko berme gisa, CCNk ziurtagiri bat esleitzen die probetxu atera dieten ikasleei eta, horrekin batera, landutako ikasgaiak eta lortutako kredituak zehazten ditu.

Imagen oficial Formación Centro Criptológico Nacional